Eusko Legebiltzarraren erabakiak "Cabacas bezalako hildako gehiago egotea baimendu" egiten duela uste du Iñigo Cabacas Gogoan plataformak. Erabaki "lotsagarria, iraingarria eta ulertezina" dela uste dute. Halakorik berriro ez gertatzeko berme bakarra, gomazko pilotak debekatzea dela diote.