Eragileen babesa Madrilen

2010eko azaroaren 11
14:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Rufi Etxeberria, Miren Legorburu eta Niko Moreno ezker abertzaleko kideak Madrilen dira, Arnaldo Otegiri-eta babesa ematen. EA (Pello Urizar idazkari nagusia), Aralar (Jon Abril koordinatzaileordea), Alternatibako (Oskar Matute) eta ABko (Mertxe Colina) ordezkariak ere han dira, baita, besteak beste, ELA eta LABekoak ere.

Saioa jarraitzera joan diren ordezkarien artetik, hasieran Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiari eta sindikatuko prentsa arduradunari baino ez diete utzi auzitegira sartzen. Gero Etxeberria eta Legorburuk ere lortu dute sartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.