Erakunde politikoetan eta sozialetan zebiltzan 85 lagun atxilotu ditu aurten Espainiak —haietako batzuk gaur atzemateko agindua eman du Auzitegi Nazionalak—, eta bi Frantziak -biak Haika-Segi auziarekin lotutako lagunak-.
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuaren Barne ministroak dozenaka eta dozenaka atxiloketa iragarria zuen aurten.
Batasuna. 21
Urrian Seguran eta Olabarrian (Gipuzkoa) Imanol Iparragirre, Mikel Zubimendi, Jon Garai, Juan Kruz Aldasoro, Anjel Mari Elkano, Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz, Ibon Arbulu, Aner Petralanda, Joseba Permach, Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro, Arantza Santesteban, Maite Fernandez de Labastida, Maite Diaz de Heredia, Joana Regeiro eta Ana Lizarralde atxilotu zituzten. Egun batzuk geroago Beasainen (Gipuzkoa) Asier Imaz eta Madrilen Gorka Diaz. Arnaldo Otegi —ekainetik— eta Joseba Alvarez —urritik— ere preso daude.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. 2
Donostian Juan Mari Olano —irailean— eta Oihana Agirre —urrian— Amnistiaren Aldeko Mugimenduetako (AAM) eledunak atzeman zituzten.
'18/98 auzia'. 44
Gaur 18/98 auziko 44 lagun atxilotzeko agindua eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Imanol Iparragirre eta Ane Lizarralde auzipetuen kontrako agindua ere eman du, baina bi horiek urritik preso daude Batasuna auziagatik. Horretaz gain, 18/98 auzian Maite Mendiburu, Marta Perez, Oiakue Azpiri, David Soto, Jaime Iribarren eta Jose Ramon Antxiak ere kartzela zigor eskaerak dituzte.
'Haika-Segi auzia'. 20
Otsailean Bilbon Olatz Dañobeitia, Garikoitz Etxeberria, Ugaitz Elizaran, Garazi Biteri, Markel Ormazabal, Ibon Meñika, Aiora Epelde, Igor Chillon, Xabier Gojenola, Gartzen Garaio, Ainara Frade, Arkaitz Martinez de Albeniz, Asier Iñigo, Unai Gonzalez, Aiboa Casares, Asier Otxoa, Xabier Abasolo eta David Lizarralde atxilotu zituzten Haika-Segi auziagatik. Irailean Lapurdin Gorka Betolaza auzipetua atzeman zuten. Urrian, berriz, Asier Tapia Segiko kidea, Lapurdin, Haikaren kontrako 2001eko sarekadan egindako agerraldiagatik.
Erakunde politiko eta sozialetako 87 kideren atxiloketa aurten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu