"Erakundeen oxigenazioaren alde" agertu da Aralar

2009ko martxoaren 14a
19:44
Entzun
"Erakundeen oxigenazioaren alde" agertu da gaur Aralarko Gipuzkoako legebiltzarkide Aintzane Ezenarro. Radio Euskadin adierazi duenez, "PP-PSE fronteak aipatzen duen oinarri sendoko akordioa zertan geratzen den ezagutzeko esperoan" daude bere alderdikoak. Horiek hala, ez dutela PSE-EEko buru Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzarako sostengatuko berretsi du.

Ezenarro bat etorri da PSE-EErekin EAEko "instituzioen oxigenazioa" behar dela esatean, "eremu abertzalean ere EAJk toki askotan izan duen gobernatzeko erarekin neke handia dagoelako". "Horrenbestez, aldaketarako beharra partekatzen dugu. Kontua da, norantz eta zertarako?".

Zehaztu duenez, bere alderdiak "aldaketa" nahi du, "baina PPk nahi duen ildoaren kontrakoan". "PSE-EE krisiaren kontrako planak-eta izan ditu hizpide, baina sozialistek eta ezkerreko beste alderdiek proposatu dutenaren kontrakoa izan du ardatz PPk bere kanpainan".

"PSE-EEk PPrekin lortuko dituen balizko akordioek zalantza ugari sortzen dizkidate, gehiegi arriskatzen duen apustua direlako", adierazi du Aralarko ordezkariak, eta kezka azaldu du "aldaketa hori atzeraka" ez ote den egingo hizkuntza nahiz hezkuntza politiketan eta egoera politikoaren normaltze eta baketzean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.