Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek esan duenez, erasoak "inolako justifikaziorik gabeko ekintza bandalikoak dira. Elkarbizitzan eta giza eskubideen errespetuan batere laguntzen ez dutenak".
Erasotuekin elkartasuna azaldu du Azkaratek, eta Batasunari bere iritziaren berri eman beharko lukeela esan dio. Gainera, esan duenez, Batasunak bere ekarpenarekin ikusarazi zituen "eguzki printzak ilunduta geratzen dira honelako ekintzekin".
EAJko Josu Jon Imazek ere Jaurlaritzaren ildo berean egin ditu adierazpenak. Imazen iritziz, Batasunaren proposamenak sinesgarritasun osoa izango luke erasoak salatuko balitu. Erasoa "faxista" eta "erabat onartezina" dela dio.
EAk Euskal Herriarentzat normaltasuna eskatu du. Erasoak salatu ditu, eta normaltasunerako bidean "oztopo nabarmena" dela dio. Prentsa ohar baten bidez egin dituzte adierazpen horiek, eta erasotuei beraien "babesa" erakutsi die.
PPko bozeramaile Leopoldo Barrenak esan duenez, orain argi dago "Batasunaren jarrera aldaketa ez dela egia". Prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, Batasunak egiten dakien bakarra "berriz ere demokratei erasotzea" dela esan du. Bere ustez, "faxisten erasoen aurrean tinkotasuna erakutsi behar da".
EB-Berdeen ustez, berriz, "batzuek gure gizartean dagoen aniztasun demokratikoa onartu gabe jarraitzen dute". Erasoak gaitzetsi egin dituzte, eta "askatasun ideologikoaren kontrako erasoa" dela uste dute.
Erreakzioak
Erasoen inguruko iritzia emateko eskatu dio Jaurlaritzak Batasunari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu