Ermuko Foroak Batasuneko Mahai Nazionaleko kideen aurkako kereila jarri du Iruñeko epaitegi batean ustezko desobedientzia delituengatik

2006ko urtarrilaren 17a
16:03
Entzun
Ermuko Foroak kereila kriminala jarri du gaur Iruñeko epaitegi batean Batasuneko Mahai Nazionaleko kideen aurka ustezko desobedientzia delituengatik. Ermuko Foroak aurkeztu duen kereilaren arabera Mahai Nazionalak hainbat ekitaldi bultzatu ditu Nafarroan eta ekitaldi horiek urratu egiten dute Batasunaren ekintza guztiak eteteko Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako sententzia.

Ermuko Foroak 2002an Espainiako Auzitegi Nazionalak emandako sententzia gogorarazi du. Sententzia horretan Batasunaren ekintza guztiak eteten ziren. Era berean 2003an Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia ere gogorarazi du. Batasuna legez kanpo uztea ebatzi zuen Gorenak.Ermuko Foroaren arabera, bi sententzia horiek "argiak dira eta ez dute bestelako interpretaziorik". Horregatik dio honakoa argi dagoela:"Batasunak ezin du inongo ekintzarik burutu edo deitu, ez ekitaldi publiko zein pribaturik egin, ez eta manifestazio edo adierazpenik egin".

Besteak beste, honako ekintzak aipatzen dira kereilan: 2004ko hauteskundeetan boto baliogabe eskatzeko ekintzak, zinegotziei euren kargua uzteko bidalitako eskutitzak, prentsaurrekoak eta Mahai Nazionalaren bilerak.Horiek guztiak Ermuko Fororaren iritziz 13 desobedientzia delitu dira; kontuan hartuta, Ermuko Foroaren hitzetan, Batasuna "talde terrorista batek tresna gisa erabiltzen duelako" utzi zutela legez kanpo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.