Erraztik dio "tamalgarria" dela EAJren kide batzuen jarrera

2007ko urriaren 2a
13:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Begoña Errazti EAren lehendakariaren ustez, “tamalgarria" da EAJ barruan kide batzuek esatea galdeketa ez litzatekeela egin beharko ETA martxan dela. "ETAk existitzen duenez, esaten dute, euskal herritarrok ez dugu ezertarako eskubiderik", adierazi du Erraztik EAJren kide batzuez. Atzo Iñaki Azkuna Bilboko alkateak (EAJ) eragozpenak jarri zizkion galdeketari.

Gaur egungo egoeraren aurrean, "nazio honekin konpromisoa dutenek bat egin" behar dutela uste du EAren buruak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.