ERREAKZIOAK. Atxilotuak askatzeko eskatu du Aralarrek

2010eko irailaren 28a
13:02
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bart goizaldeko sarekadan atxilotutako zazpi lagunak aske uzteko eskatu du Aralarrek, eta Askapenak "lan politiko eta internazionalista hutsa" egiten duela azpimarratu du.

Aralarren iduriko, sarekada horrek Batasunaren inguruko ezker abertzalea indarkeria baztertzera egiten ari den bidea oztopatzea du helburu: "[Espainiako Gobernuari] eskatzen diogu ez dezala ENAM guztia ETA den argudioa Batasunak ordezkatzen duen ezker abertzalea indarkeria politiko-militarrik gabeko eszenatoki batera egiten ari den bidean harriak jartzeko", dio Aralarren agiriak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA