ERREAKZIOAK. "Erantzunkizunez eta dinamika berriekin" erantzuteko deia egin du ezker abertzaleak

2010eko irailaren 28a
17:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Zazpi atxilotuak askatzeko eskatzeaz gain, ezker abertzaleak argi du zein den Askapenaren kontrako sarekadaren helburua: egun Euskal Herrian sortzen ari den "eszenatoki politiko berriari" oztopoa jartzea. "Euskal Herriko gatazkari irtenbide demokratikoa ematea eragotzi nahi du PSOEk", adierazi du ohar batean bidez.

Hori dela eta, operazioari "erantzunkizunez eta dinamika berriekin" erantzuteko deia egin die herritarrei. "Espainiako Estatuak probokazioa darabil eta erabiliko du; masiboki ukatzen ditu gure eskubidea, eta indarkeria erabiltzen du euskal herritarren aurka. Orain inoiz baino gehiago ahaleginak batu behar ditugu jokabide horretan etsi dezan. Gutxieneko demokratikoen aldeko lanak biderkatu behar dugu eta herri mobilizazioa indartu", dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.