Maite Ubiria (Sortu): "Akordioaren formula hau gatazkaren ondorio guztiei irtenbidea topatzeko baliagarria izan daitekeela pentsatzen eta desiatzen dugu. Formula hori egonkortu egin da, eta duela lau hilabetetik 50 euskal herritar kartzelara joatea eragotzi da".
Pello Urizar (EH Bildu): “Zentzugabekeria da soilik politika egiteagatik inor inhabilitatzea eta zigortzea. Arraizek bere jardun osoa politika egitean oinarritu du. Euskal gizartea beste garai batean bizi da, baina argi eta garbi ikusten da horrelako ekimenekin eta sententziekin Euskal Herria iraganeko eskemetan lotua nahi dutela”.
Rebeka Ubera (Aralar): "Espainiako Estatuko demokrazia ez da homologarria Europako beste demokraziekin. Epaiketa politikoak bukatzeko estrategia bateratua adostu behar da eragileon artean".
Josu Erkoreka (Eusko Jaurlaritza): "Arraizen kasuko epaia defentsak fiskaltzarekin egindako akordioaren emaitza da, eta positibotzat jotzen dugu".
Andoni Ortuzar (EAJ): "Garai hauetan logikoena izan zitekeena da epai hau. Marra okerrekin idatzitako sumario bat izan da, baina azkenean Arraizek eta defentsak nahi zutena atera da".
Iñaki Arriola (PSE-EE): "Epaia ez da ezustekoa izan, fiskaltzarekin egindako akordioa jaso baitu. Ez dago askoz gehiago esateko".
Alfonso Alonso (PP): "Gogoan izan behar da Ortuzarrek Arraizi auzitegi atarian emandako besarkada. Nora doa EAJ estrategia horrekin?".
Nagua Alba (EAEko Ahal Dugu): "Deigarria da Arraizen epaia horrenbeste urtera heldu izana".