Miguel Sanz (Nafarroako Gobernuko lehendakaria)
"Ezin dugu etsi, eta askatasunari espazioak irabazten joan behar gara. Unibertsitatea bezalako erakunde bat ere errespetatzen ez duten horien kontra egongo gara beti".
Nafarroako Parlamentua
"Atentatua erabat gaitzesten dugu, eta terroristek beti izango dituzte aurrean bizitzaren, giza eskubideen eta askatasunaren aldekoak".
Yolanda Barcina (Iruñeko alkatea, UPN)
"Sinestezina da batzuek ETAren indarkeria justifikatzea. Ea laster kentzen dugun paretik ETA".
Alfredo Perez Rubalcaba (Espainiako Gobernuko Barne ministroa)
"Tragedia handia sor zezakeen atentatuak, abisua eman duen etakideak ez duelako esan non zegoen bonba-autoa. Nahita egin du edo hutsegitea eduki du".
Miren Azkarate (Eusko Jaurlaritza)
"Euskal gizartearen gehiengo handi-handienak nazka sentitzen du ETArekiko. Heriotza eta txikizioa besterik ez ditu eskaintzen honek".
Uxue Barkos (Nafarroa Bai)
"ETAk min handia egiten dio gizarteari, batik bat euskal gizarteari, eta, denok bat eginda bagaude, hura bukatzea lortuko dugu".
Roberto Jimenez (PSN)
"Erakunde terroristak bukaera bakarra du: bere desagerpena. Izan ere, haren ekintzak antzuak dira eta burugabeak".
CDN
"ETAk berriro mina eragin du. Baina ez du deus lortuko".
Jose Miguel Nuin (IUN)
"Gero eta isolatuagoa dago ETA, garaitua dago sozialki eta politikoki. Legediak operatiboki ere garaituko du".
Jose Angel Agirrebengoa (Nafarroako EAJ)
"Gaurko atentatu hau egun Nafarroak bizi duen abagune politikoaren baitan kokatzen da. Hots, atentatu honen bidez, ETAk bultzada are handiagoa eta indar gehiago emanen dio UPNek eta PSNek jada baduten elkar-ulertzeari, akordioari”.
PSE-EE
"ETAk inoiz ez du lortuko bere ideia totalitarioak eta faxistak ezartzea".
EA
"Unibertsitate batean egin du atentatua egin du ETAk, laneko egunean, milaka gazte zeudela. ETAren burugabekeria erakusten du".
Aralar
"Erabat justifikaezina da indarraren erabilera helburu politikoak aldarritzeko. Ezin da giza eskubideen urraketarik onartu inolako aldarrikapen politikoren aitzakian".
Antonio Basagoiti (EAEko PP)
"ETA garaitzeak izan behar du Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak. Sarraskia bilatu dute gaur terroristek".
Javier Madrazo (EB))
"Ekintza fanatikoa izan da, pertsonengan mina eta sufrimendua bilatzen duena. Indartsu dagoela erakutsi nahi izan du ETAk, baina ahul dago".
Jose Antonio Alonso (PSOE)
"Kostatu egingo da, baina zuzenbide estatuak ETA bukatuko du. Etakideek jakin behar dute zer dauzkaten zain: kartzela eta oso zigor luzeak".
Mariano Raxoi (PP)
"Denok gara ETAren helburu, eta denok bat eginda egon behar dugu".
Gaspar Llamazares (IU)
"Eraso honek koldarkeria berezia erakusten du. ETAk ez ditu bere helburuak lortuko".
ELA
"Indarra eta bortxakeriaren bideak alde batera uzteko exijentzia berresten diogu ETAri, pertsonen segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, gatazka demokratikoki gainditzeko oztopo nabaria direlako".
CCOO
"Gizartearen gaitzespena, tristezia eta frustrazioa besterik ez ditu lortzen ETAk".
Jose Manuel Aiesa (Nafarroako enpresarien elkartea)
"Nahigabe handia sortu du atentatu honek ere. Erasoa egin duten lotsagabe hauei esan nahi diet bukatzeko halakoak".
Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu