Erreakzioak

2010eko ekainaren 10a
18:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñigo Urkullu (EAJ). "Lan erreformaz hitz egitean, langileen kaleratzeaz baino ez dute hitz egiten, eta ez lanpostuak sortzeari buruz edo gizarte lehiakorra izateari buruz. Lan erreforma beharrezkoa dela deritzo EAJk, eta Europako iparraldekoak izan behar du eredu".

Gaspar Llamazares (IU). "Botere politikoak ez du krisiaren konponbide justurik nahi. Espainia kanpotik inoiz ez da halako presiorik izan, eta langileei bizkarra eman nahi diete krisitik ateratzeko".

Cristobal Montoro (PP). "Espainiako Gobernuak ez du oinarrizko erreformarik egin nahi".

Felipe Gonzalez (Espainiako gobernuburu ohia, PSOE). "Nik uste kontratazioa handituko dela langileen kaleratzea merkatzen bada. Ezinbestekoa da Espainian lan merkatuaren erreforma egitea".

Adolfo Muñoz (ELA). "Zapateroren gobernuak lan eskubidearen hondamendia ekarriko du, eta enpresarioek merke, nahi dutenean eta nahi duten bezala kaleratzeko eskubideagatik aldatuko du".

Fernando Lezkano (CCOO) "Patronalak krisiaren testuingurua baliatu du aspaldian zituen helburuak betetzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.