Miren Legorburu (ezker abertzaleko kidea).
"Ezker abertzaleak Anoetan 2004an egindako proposamenak balekoa izaten jarraitzen du gatazka konpontzeko. Legezko ekitaldia izan zen. Espero dugu Egigurenek [PSEko presidenteak] bihar bere deklarazioan egia osoa eta ezker abertzalearen apustua zintzoa dela esatea".
Pello Urizar (EAko idazkari nagusia).
"Epaiketa honek Euskal Herrian dagoeneko martxan den bake prozesua blokatzeko eta trabatzeko asmoa du. Auzi hau ez da justua".
Jon Abril (Aralarreko koordinatzaileordea).
"Egigurenen testigantza prozesua babesteko izan dadila eta halako auzi denen itxiera eskatzeko ere bai, azken batean Euskal Herrian politika askatasunez egiteko".
Mertxe Colina (Abertzaleen Batasuneko kidea).
"Kezka dugu epaiketa honekiko, baina espero dugu justizia egingo dela".
Inmaculada Castilla de Cortazar (Ermuako Foroa).
"Oso adierazgarria da defentsak lekuko bezala deitzea Egiguren, Anoetako ekitaldia Espainiako Gobernuarekin hitzartuta zegoela argudituaz. Oso larria da azken hori. ETAk berriro du gobernuaren zilegitasuna, eta [Espainiako] lehen legealdiko negoziazioaren luzapena ari gara bizitzen".
Erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu