Erresuma Batuan (EB) otsailetik apirilera artean 23.000 lagun gehiago geratu ziren lanik gabe eta langabezia %7,9ra igo zen, gaur EBko Estatistika Bulegoak jakinarazi duenez. 2,47 milioi lagun daude orain beharrik gabe han.
Chris Grayling Lan ministroak esan du enpresek pizgarriak behar dituztela lanpostuak sortzeko.