Errumaniako beste toki batean ere hegaztien gripearen birusa aurkitu dute

2005eko urriaren 14a
17:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Errumaniako agintariek gaur jakinarazi dutenez Danubioren bokaleko beste etxalde batean ere hegaztien gripearekin kutsatutako hegaztiak topatu dituzte.

Atzo eman zuten gripearekin kutsatutako hegaztiak zeuden lehen etxaldearen berri. Etxalde hura Ceamurlian dago. Bigarren etxaldea, handik distantzia handira dago Maliuc herrian.

Agintariek kuarentenan jarri dute herri hori, etxaldeko hegazti guztiak hil dituzte, eta herritarrei txertoa hartzeko esan die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.