ESAITek Tourmalet jai eta aldarrikapen leku bihurtuko du

2010eko uztailaren 21a
19:17
Entzun
Gaur, Frantziako Tourrak atseden eguna duela aprobetxatuz, goizeko 10etan mendi martxa ziren egitekoak ESAITekoak, Tourmalet gainetik hasi eta Midi du Bigorrera. Arratsaldean, aldiz, bostak aldera, Euskal Jaia antolatua zuten urtero bezala. Bertan, salaketa ekintza bat egitea ere aurreikusia zegoen, Eusko Jaurlaritzak Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen ibilgailuetan Espagne-Spain jartzeko erabakia hartu baitu. Horrez gain, bertsolariak, trikitilariak eta ohiko txistorra, gazta eta sagardoa ere izango zirela ere jakinarazia zuten.

Bihar, berriz, bizikleta martxa egingo dute goizeko hamarretan Barèges herrian hasi eta Tourmalet gailurreraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.