Erreakzioak

Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiei ezin zaiela "muzin egin" esan du Mayor Orejak

2003ko abenduaren 3a
11:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Jaimer Mayor Oreja EAEko PPren ohorezko lehendakariak adierazi duenez, Juan Mari Atutxa gaur epaitegian egotea ustezko desobedietzia delitu batez deklaratzen "legea betetzearen normaltasuneko espresioa da". Mayor Orejaren esanetan, ezin zaie Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiei "muzin egin", "Legebiltzarreko presidentea izan edo herritar soil bat izan".

EAJ, EA eta EB-IUko ordezkariak inputatuei babesa ematera joatea "logikoa" dela nabarmendu du, "euren eskubidea da", baina garrantzitsuena "justizia egiten jarraitzea" dela ohartarazi du. "Araua, normaltasuna, Konstituzioa da, Autonomia da" esan du EAEKo PPren buruak, eta "oinarrian arau batzuen betetzea da soilik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.