Mariano Fernandez Bermejo eta Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Justizia eta Barne ministroek jakinarazi dutenez, presoen aurkako neurriak gogortzeko asmoa du Espainiako Gobernuak, baita espetxe zigorra bete ondoren ere. Udazkenean egingo du Zigor Kodea aldatzeko proposamena PSOEren gobernuak, eta, besteak beste, «terrorismo delitua behin baino gehiagotan egin dutenak» zigorra bete eta kalera ateratzen direnean, beste hogei urtez arte zaintzapean izatea proposatuko du. Gauza bera aplikatuko litzaieke pederastiagatik zigortutakoei ere. Zaintzapean egoteko sistemen artean, epaitegi aurrean azaldu behar izatea, eskumuturreko elektronikoa edota gizarteratze ikastaroak aipatu zituzten. Deliturik larrienak -hilketa, esaterako- ez iraungitzea ere proposatuko du Zapateroren gobernuak. Hala ere, bi ministroek iragarri zutenez, neurri horiek ez lirateke atzera eraginez aplikatuko.
Bermejok eta Rubalcabak bilera egin zuten atzo, Zigor Kodean aldatu beharreko puntu nagusiak aztertzeko.
Espainiako Gobernuak 20 urtez zaintzapean izan nahi ditu "terrorismoagatik" zigorra bete duten presoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu