Espainiako Gobernuak dio ez duela aldatuko "politika antiterrorista"

2011ko urtarrilaren 18a
14:36
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak adierazi du euren exekutiboak "ETAren aurkako borrokan irmo" jarraitzen duela, eta bart gaueko polizi operazioa jarri du horren adibide modura. "Segurtasun indarrak ez daude prest legezko ez diren erakundeak berpiztu daitezen. Ez, ETAren inguruarentzat ez da gaurik onena izan".

Francisco Caamaño Justizia ministroak ere uste du gaurko operazioak frogatzen duela "segurtasun indarrek" bere lanarekin segitzen dutela eta "zuzenbide estatuak funtzionatzen" jarraitzen duela.

Caamañoren arabera, ez dute aldatuko "politika antiterrorista". "Ez da elkarrizketarik izango, eta orain arteko bide berean segituko dugu, biolentoen aurkako emaitza onak eman dituelako".

Ares: "Polizia ez dago menian"

Bi haien antzera mintzatu da Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua. "ETAk indarkeria betiko uzten ez duen artean Polizia ez da lasaituko, ez dagoelako menian".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.