ETA "mehatxatzaileagoa" bihurtu da Nafarroako Gobernuaren arabera

2006ko abuztuaren 18a
15:30
Entzun 00:00:0000:00:00
ETAk gauzak argi utzi dituela eta mehatxu egiten jarraitzen duela iritzi dio Francisco IribarrenNafarroako Gobernuko presidenteordeak. ETA “mehatxatzaileagoa” bihurtu dela nabarmendu du Iribarrenek, eta bere esanetan agiriak argi uzten du“Espainiako Gobernuak, PSOEk eta EAJk erantzunik ematen ez badute, ETAk erantzun egingo duela”. Iribarrenen arabera, ETAk “prezio politiko” baten truke bakarrik utziko ditu armak.

Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori buruz ere mintzatu da Iribarren. “Badirudi ETAren bahitu eta jostailua dela”, esan du Nafarroako Gobernuko presidenteordeak. Konponbide prozesuari buruz, prozesua “lotsagarria” bihurtzen ari dela adierazi du, eta alderdi sozialistak ez duela ezer garbi uzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.