Espainiako Auzitegi Konstituzionalak HZ Herritarren Zerrenda ontzat ematea eta hautagaitza horrek Europako hauteskundeetan parte hartzeko aukera izatea nahiko lukeela adierazi zuen atzo Miguel Buen Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak. Nolanahi ere, Buenek zehaztu zuen desio hori zuela Konstituzionalak HZ baimenduko balu horrek adieraziko lukeelako zerrenda horrek Espainiako Konstituzionaren oinarriak betetzen dituela.
Hala ere, Carlos Iturgaitz EAEko PPren buruak kritika gogorrak egin zizkion atzo Bueni adierazpen horiek zirela tarteko. Zehazki, ETAri ahotsa eman nahi izatea leporatu zion Iturgaitzek Gipuzkoako sozialisten buruzagiari.
Buenek agertu du inoiz ez duela desiatu "ETAk Europan ahotsik zein botorik izatea", eta PPk bere hitzak testuinguru egokitik atera dituela nabarmendu du. Ildo horretatik, Buenek Iturgaitzi galdetu dio ea ez duen nahi ezker abertzalea "ETAtik askatzea" eta erakunde armatu horri armak behin betiko lagatzea eskatzea. "Erantzuna ezezkoa bada, pentsatu beharko dugu [Iturgaitzek] ez duela nahi herri honetan bakea lortzea", nabarmendu du Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak.
HZren baliogabetzea
"ETAk Europan ahotsik zein botorik" izaterik ez duela nahi dio orain PSE-EEko Buenek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu