Politika

ETAk "itsu eta gor" segitzen duela iritzi dio Lopezek, baina bakerako eszenatoki bat sortuz gero "aukera bat" eman beharko zaiola erantsi du

2005eko urtarrilaren 19a
16:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Getxoko (Bizkaia) atzoko atentatuak agerian utzi du Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren iduriko ETAren balizko su-eten baten inguruko zurrumurruak faltsuak izan daitezkeela. Areago, ETAk "itsu eta gor" izaten jarraitzen duela adierazi du, eta ez duela kontuan hartzen euskal gizartearen zein Espainiakoaren borondatea: "desager dadila baino ez baitue eskatzen", adierazi du.

Ildo horretatik, balizko su-etenaren inguruko zurrumurruei garrantziarik ez emateko eskatu du EAEko sozialisten buruak, bestela herritarren etsipena areagotzeko arriskua sumatzen baitu.

Gaur egungo errealitatea den bezalakoa dela nabarmendu du Lopezek; hots, ETAk indarkeria erabiltzen jarraitzen duela. Hori dela eta, lehentasuna "Zuzenbide Estatuaren tresna guztiak erabiliz terrorismoari aurre egitea" dela esan du. Nolanahi ere, "bakerako eszenatoki bat sortuz gero aukera bat" eman beharko litzaiokeela zehaztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.