ETAk “onartezina” den autodeterminazio eskubidea inposatu nahi duela dio San Gilek

2006ko abuztuaren 18a
15:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Maria San Gilek EAEko PPko presidenteak ETAren agiria mehatxutzat jo du. “Onartezina den autodeterminazio eskubidea inposatu nahi du ETAk”. Gainera, agiriak “bake prozesuaren krisia” islatzen duela erantsi du San Gilek.

Donostian gaur izandako prentsaurrekoan San Gilek autodeterminazioa inposatzeko ETAk jendea izutzea helburu duela adierazi du. Bake prozesuaren krisia begi bistakoa dela esan du: “Dagoena gehieneko helburuak lortzeko prozesu bat da, ezin da bake prozesu gisa definitu” .

Bestalde, Espainiako Gobernuari eta Zapaterori jarrera aldatzeko eskatu die San Gilek. Azken honek adierazi duenez“terroristekin harremana apurtzeko astia badaukate oraindik” .

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.