ETAk prozesuarekiko azaldu duen kezka euskal herritarren artean ere badagoela dio Batasunak

2006ko abuztuaren 18a
18:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Konponbide prozesua krisi egoera batean murgiltzen ari dela nabarmendu du Batasunak ETAren agiria dela-eta plazaratu duen “premiazko azterketan”. Horren harira, eragile politikoek “gogoeta sakona” egin eta “konpromiso sendoak” hartu behar dituztela adierazi du. Prozesu demokratikoan euskal herritar guztien “parte hartzea eta mobilizazioa” ezinbestekoa dela gaineratu du.

Prozesuaren garapenarekin arduratuta agertu da gaur ETA, kaleratu duen agirian. Batasunaren arabera, kezka hori “ezker abertzale osoan ez ezik, euskal jendartean ere badago”.

Bake prozesua abian jarri zenetik ezker abertzaleak egin dituen “urratsak” ere azpimarratu ditu Batasunak. Anoetako Adierazpena eta eragile politiko guztiekin zabaldutako harremanak aipatzen dira txostenean.

Espainiako Gobernuari buruz, PSOEk ezker abertzalea eta “batez ere Batasuna” erasotzen jarraitzen duela esan du, konponbiderako prozesua oztopatuz. ETAk iragarritako su-etenaren inguruan “aurrerapausu garrantzitsua” dela adierazi du.

Bihar eguerdiko 12etan azterketa politiko sakonagoa emando dutela gogorarazi du Batasunak prentsa-oharrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.