"ETAk terrorismoa betiko baztertuko duela adieraziko duen komunikatuak du garrantzia", Aresen ustez

2009ko maiatzaren 25a
20:08
Entzun
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuak adierazi du benetako garrantzia duen ETAren komunikatua erakunde armatuak egiten ez duena dela; hau da, "terrorismoa betiko alde batera uzten duela adierazten duena". ETA erakunde armatuak Gara egunkariari emandako elkarrizketari aipamena eginez egin ditu adierazpen horiek Barne sailburuak.

Aresen ustez, elkarrizketa horrek agerian uzten du ETA inoiz baino ahulago dagoela eta indarrak batzen saiatzen ari dela jasaten ari den baztertze hori alde batera uzteko. "ETA politikan oztopatzen saiatu arren, ez du lortuko", gaineratu du Aresek.

ETAk atentatuak egiteko asmoarekin jarraitzen duela adierazi du Barne sailburuak eta horren aurka egiteko Zuzenbide Estatuaren eta, batez ere, demokrata guztien batasuna beharrezkoa izango dela uste du Aresek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.