ETAren adierazpena grabatu zuen kazetariaren kronika

2010eko irailaren 7a
10:21
Entzun
«Ez nuen urtebetez haren berri izan, baina mezu bat jaso nuen, nirekin harremanetan jarri nahi zuela esanez». ETAko kideek agiria irakurtzen grabatu zituen kazetariak hura lortu artekoak kontatu ditu. ETAren eta bere artean bitartekari lanak egin zituenaren izenik, baina, ez du eman Clive Myriek. «ETA serioski ari da aztertzen borroka armatua etengo duen. Interesik baduzu, albistea eman dezakezu», esan zion bere kontaktuak, Londresen elkartu zirenean. ETAk erabakia hartzen zuenean abisua helaraziko ziola jakinarazi zion gero. Handik gutxira jaso zuen bere kontaktuaren mezua Myriek; Parisera joan zen segituan. Handik aurrerakoak «historia» direla dio Myriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.