ETAren erabakiak "baliatu beharreko aukera" sortu duela adierazi du Sinn Feinek Bilbon

2010eko irailaren 17a
13:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Sinn Feineko eta ezker abertzaleko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Bilbon. Bairbre de Brun eta Alex Maskey Irlandako alderdiaren ordezkariek erran dute ETAren erabakiak "baliatu beharreko aukera" sortu duela, eta elkarrizketarako deia egin diete euskal alderdiei. ETAren adierazpena "aldebakarrekoa, baldintzarik gabea, eta epeen aldetik eskakizunik gabea" dela azpimarratu dute.

Ezker abertzalearen aldetik, berriz, Jone Goirizelaia, Tasio Erkizia eta Niko Moreno egon dira. Morenoren ustez prozesua "ez da erraza izango", eta horren adibide jarri du "azken egunotako jarrera hertsia". Hala ere, "Irlandan bezala, Euskal Herrian ere bake iraunkorra" lortuko dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.