Angel Acebes Espainiako Barne ministroaren arabera, "ETAren oinarrizko egitura" desegin dute Espainiako eta Frantziako Poliziek gaurko operazioaren bidez, eta, ondorioz, "berregituraratzea" eragotzi diote talde armatuari.
Acebesek azaldu duenez, "ETAn sartu berriak" dira atxilotutako gehienak, eta haien lana kide berriak atzematea zein erakundea informazioz eta azpiegituraz hornitzea zen.
Operazioa, Espainiako eta Frantziako agintarien arteko elkarlanaren ondorio dela azpimarratu du Espainiako Barne ministroak.
Polizia operazioa
"ETAri berregituratzea" eragotzi diote Acebesen arabera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu