Etxebizitza bat miatu dute Hendaian

2008ko azaroaren 1a
14:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur jakin denez, Frantziako Polizia Judizialak atzo Hendaian (Lapurdi) etxebizitza bat miatu zuen, Espainiako Poliziak asteartean Nafarroan eta Herrialde Katalanetan egindako operazioarekin lotura duelakoan. Poliziak dioenez, baliteke erakunde armatuak etxe hori ustezko etakideak hartzeko eta horiei armei buruzko ikastaroak emateko baliatu izana.

Asteartean atzemandako kide baten senideen etxea da, Poliziaren arabera, eta honek dio agian han jaso zutela Aurken Solak eta Xavier Reyk urriaren 15a eta 18a bitartean armei buruzko ikastaroa, Garikoitz Aspiazu Txeroki ETAko ustezko buruzagiaren aldetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.