Etxerat: "Presoen eskubideen defentsak etengabeko espazioa izan behar du kalean"

2010eko urtarrilaren 8a
15:46
Entzun
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Bilboko manifestazioaren balorazio ona egin du gaur, "kasik 45.000 lagunek presoen eskubideak errespetatzeko exijitu zutelako".

Hala ere, azpimarratu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Etxeratek berak deitutako manifestazioa debekatu egin zuela eta horrelakoak bukatzeko "pauso eraginkorrak" eman behar direla aldarrikatu du. "Euskal preso politikoen eskubideen defentsak etengabeko espazioa izan behar du kalean, indarrean dagoen espetxe politika kriminal honi ezetz esan behar dio euskal jendarteak", adierazi du gaur Usurbilen (Gipuzkoa) Lurdes Zabalegi elkarteko kideak. 2010erako konpromisoak hartzeko eta zehazteko eskatu die eragileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.