Oihane Ozamiz etaa Pitxu Coto Etxerat euskal presoen senideen elkarteko ordezkariek larunbateko manifestaziora joateko dei egin diete euskal herritarrei, "espetxe politikari 'ez' erraldoia esateko".
Euskal presoak Euskal Herrira dagozkien eskubideen alde lelopean izango da ekimena, Etxeratek berak deituta, Bilbon (Aita Donostia plaza, 17:30). Dagoeneko hainbat eragile politikoren eta zibilen babesa jaso du: ELArena, LABena, Eilasena, Aralarrena, ezker abertzalearena, hainbat idazlerena, EHUko hainbat langilerena, hainbat bertsolarirena eta medikuntza arloan diharduten bi elkarterena.
2010erako "konpromiso zehatzak" hartzeko eskatu die elkarteak eragileei, egoera larria dela iritzita.
Etxeratek dio larunbateko manifestazioan "espetxe politikari 'ez' erraldoia" esan behar zaiola
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu