Etzirako herri eskolak antolatu ditu IAk

2009ko urriaren 10a
14:07
Entzun
Urriaren 12a "jai egun arrotza" dela diote Ikasle Abertzaleek, "inposaketaren eguna", eta 1998az geroztik urtero egin ohi duten moduan, aurten ere herri eskolak antolatzeko baliatuko dute Hispanitatearen Eguna. Urte osoan hainbat ekimen egin dituzte ikastetxeetan, "hezkuntza sistema propioa eraikitzeko". Lan hori "bikoizteko" asmoz, Hego Euskal Herriko ikastetxeetan herri eskolak antolatzera deitu dute.

Nafarroan 1512an egin zuten konkista izango da aurten gai nagusia. Nafarroa 1512-2012 ekimenaren babesa jaso dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.