Euroaren eremuan inportazio eta esportazioen artean 5.600 milioi euroko defizita egon da iraila arte

2008ko azaroaren 17a
14:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Iaz irailera artean euroaren eremuan 2.900 milioi euroko irabaziak izan zituzten, Eurostat Europako Batasuneko (EB) estatistika bulegoak emandako datuen arabera, lehen bederatzi hilabeteetan 5.600 milioi euroko defizita egon da esportazioen eta inportazioen arteko balantzean. Esportazioak 137.100 milioi eurokoak izan dira eta inportazioak 142.700 milioikoak.

EB osoan defizita 23.000 milioi eurokoa izan dela dio Eurostatek -iaz, 16.600 milioikoa-.

Japonian ere igartzen dute krisia. Hala, azkeneko zazpi urteetan ez bezala, atzeraldian sartu da aurten: -%0,4 uztaila eta iraila artean. Munduko bigarren ekonomiarik indartsuena bezala jotzen dute hangoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.