Europa eta Espainiako immigrazio politikak salatu ditu SOS Arrazakeriak

2008ko uztailaren 10a
16:45
Entzun
Europako Batasuneko (EB) eta Espainiako immigrazio alorreko politikek giza eskubideak urratzen dituztela salatu du gaur SOS Arrazakeria gobernuz kanpoko erakundeak. Bruselan berriki hartu dituzten erabakiak kritikatu ditu, hots, paperik gabeko etorkinei aurre egiteko mugak blindatzea, itsas kontrolaren eta kanporaketen bidez.

SOS Arrazakeriak uste dut EBko estatu kideetako agintariek "Europa gotortuaren aldeko apustua" egin dutela, "ondorioak milaka lagun legez kanpo geratzea, pertsonekin legez kanpo trafikatzea, eta itsasoan heriotza gehiago gertatzea direla jakin arren".

Bestalde, erakundeak "atsekabea" agertu du joan den astean Espainiako kostaldera iristen saiatzen ari ziren 28 lagunen heriotzengatik; haien artean bat eta lau urte bitarteko bederatzi haur zeuden.

Zentzu honetan, taldeak nabarmendu du "mugen blindatzea eta itsasoko zaintza gero eta bortitzagoak" direla heriotza horien erantzuleak, bizi hobe baten bila etorkinak daramatzaten ontziek "gero eta bide arriskutsuagoak hartu behar izaten dituztelako".

Gainera, arrazakeriaren aurkako erakundeak gertaera hauen aurrean "epel ez jokatzeko" eskatu dio gizarteari, eta agintariei erantzukizuna eskatzeko galdegin dio, halaber. Taldearen iritziz, agintariak dira egoera hau ahalbidetzen dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.