Europako Banku Zentralak beste 305.420 milioi euro jarri ditu

2008ko urriaren 21a
13:34
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Banku Zentralak (EBZ) euroaren eremuan dirua jartzen jarraitzen du, eta gaur beste 305.420 milioi euro bideratu ditu, %3,75eko interes tasan. EBZk dio 703 bankuk hartu dutela parte berfinantzaketa operazioan. Lehengo astean 310.411 milioi euro jarri zituen.

Merkatuan 101.930 milioi dolar ere ipini ditu, %2,11ko interes tasan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.