Europako Banku Zentralak (EBZ) herenegun eta atzo 50.000 milioi dolar jarri zituen merkatuan, finantza krisia dela medio, eta gaur beste hainbeste ipini du, %2,51eko interes tipoarekin. Asteartean 60.740 jarri zituen.
EBZk jakinarazi du 59 banketxek hartu dutela parte berfinantzaketa operazioan, eta 82.091 milioi dolar eskatu dituztela.