Europako Batasunak 75.000 milioi euro utziko dizkio Nazioarteko Diru Funtsari

2009ko martxoaren 20a
14:24
Entzun
Europako Batasunak (EB) Nazioarteko Diru Funtsari 75.000 milioi euroko mailegua ematea onartu du gaur (100.000 milioi dolar pasa), "honek estuasunak pasatzen ari diren herrialdeak finantza ditzan".

Nazioarteko Diru Funtsak hilabeteak daramatza diru laguntza handiagoa eskatzen. Orain arte, berak jakinarazi duenez, 50.000 milioi dolar bideratu ditu aipatutako helburuarekin, baditu beste 200.000 milioi dolar, baina beste 250.000 milioiren beharrean dela esan izan du.

Japoniak 100.000 milioi dolarreko mailegua eman dio, eta EBk espero du Ameriketako Estatu Batuek eta Txinak ere diru laguntza ematea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.