Europako Batasunaren 2011ko aurrekontuak, aurrera egin ezinik

2010eko azaroaren 16a
11:17
Entzun
Europako Batasuna osatzen duten 27 herrialdeak eta Europako Parlamentua ez dira datorren urteko aurrekontua adosteko akordio batera iritsi. Bart gauean geratu ziren etenda negoziazioak, berez, akordioa adosteko azken aukera zela uste zen bileran. Bi erakundeen arteko desadostasunak krisi berri bat sortu du, eta datorren urteko finantzaketa kolokan utzi du. Erresuma Batua eta Herbehereak ez dira prest agertu dira Parlamentuaren eskaintza onartzeko. Europako Parlamentua prest zegoen %6ko igoerari uko egiteko, baina beti ere etorkizunean baliabide ekonomiko gehiago izateko eztabaida egingo delako bermeak ematen bazizkioten. Bi herrialde horiek, ordea, murrizketa handiak egin dituzte euren lurraldeetan eta ez daude prest orain Europan gehiago emateko.

Eurodiputatuek uste dute Europako Batzordeak ez dituela bezain beste aintzat hartzen. Janusz Lewandoski Aurrekontuen Europako komisarioek esan du herrialdeek akordio batera iristeko erakutsi duten jarrera irain bat izan litekeela eurodiputatuentzat. Aurrekontua adosteko epea amaituta, Europako Batzordeak beste proiektu bat abiatu beharko du, eta Europako Batzordeak eta Parlamentuak berriro aztertu beharko dute hori. Lewandoskiren arabera, ziurrenik 2011. urtea 2010eko aurrekontua luzatuz abiatu beharko du Europako Batasunak, hilabeteko aurtengoaren hamabirena gastatuz. Bere hitzetan, horrek ondorioak ekarriko ditu, batez ere Batasunaren ikur diren proiektuetan eta Batasunaren laguntza jasotzen dutenentzat.

Aurrekontuen desadostasuna, hala ere, urte amaieran Europako estatu eta gobernu buruek egingo duten bileran gainditu daikeela uste duenik ere bada. Jerzy Buzek Parlamentuko presidenteak esan du bere aldetik ahal duen guztia egingo duela, eta Melchior Wathletet Belgikako Aurrekontuen ministroak adierazi du oraindik ere akordi batera heldu litezkeela. Europako Batasunaren aurrekontua herrialde bakoitzaren errenta nazional gordinaren %1 da, eta horren bi heren nekazaritzarako laguntzetara eta kohesio eta garapenera bideratzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.