Euskal preso politikoen osasun egoeraren urteko balantzea egin du Jaiki Hadik

2012ko uztailaren 4a
16:41
Entzun

Jaiki Hadi euskal preso politikoen kolektiboak 2011-2012 urteko balantzea aurkeztu du gaur Bilbon. Azken urtean presoen osasun egoerak okerrera egin duela nabarmendu dute.  Aurkeztutako txostenak jasotzen duenez, 142 gaixoetatik 114k pairatzen dute gaixotasun fisikoren bat, eta 42k behar dute laguntza psikologikoa.  Iaztik hona, 11 gaixo mental gehiago daude, "datu zinez kezkagarria" Jaiki Hadiren hitzetan.

Horretaz gain, preso gaixo larrien kopurua 10etik 14ra igo da. Espetxe politikak bere horretan jarraitzea jotzen du elkarteak egoera horren "erruduntzat": "osasun asistentzia zuzendu eta espetxe politika berezitua kendu ezean, epe laburrean ondorioak izan zitezkeela aurreratu genuen iazko txostenean", azaldu dute. Gainera, nahaste eskizoafektiboa duen Jesus Mari Martin preso gaixoarekin batera, nahaste obsesibo konpultsiboa pairatzen duten bi kasu berri daudela adierazi du kolektiboak. Martinen kasua, hain zuzen, gertatzen ari denaren "paradigma" dela nabarmendu du, "gaitza larria eta sendaezina" izanik, eta egoerak "okerrera" egin duen arren, askatasuna eman ez diotelako. 

Hala, egoeraren "larritasunak" behartuta, kolektiboak prest agertu du bere burua auzia "epaitegietara eta gorenetara" eramateko. Izan ere, "espetxe politika zehatzek, segurtasun neurriek edo arautegi zehatzak" presoen asistentzia ezin dutela baldintzatu  salatu dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.