Euskalgintzako eta komunikabideetako kideak autobusean Madrilera

2009ko abenduaren 15a
09:30
Entzun
Euskalgintzako eta komunikabideetako hainbat lagun joan dira gaur goizean Madrilera autobusean, auzipetuei babesa ematera. 3:45ean atera dira Euskal Herritik Joan Mari Larrarte (EKTko kontseilari ordezkaria), Koldo Tellitu (Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakaria), Xabier Mendiguren (Kontseiluko idazkari nagusia), Mariano Ferrer (kazetaria), Joan Mari Irigoien (idazlea), Paulo Agirrebaltzategi (euskaltzalea), Mertxe Mujika eta Edurne Brouard (AEK), Jasone Mendizabal (Topagunea), Olatz Osa eta Jon Jaka (Elkar), Paul Bilbao (Behatokia), Igone Lamarain (EHE), Patxi Salaberri (Idazleen Elkartea), Xabier Eizagirre (Jakin), Ainara Larrañaga (Elhuyar), Jon Irazabal (Gerediaga), Kepa Sarasola (UEU), Arantxa orbe (Hik hasi), Nestor Martinez (Sortzen Ikasbatuaz), Gari Berasaluze (Bertako Hedabideak)...

Politika arloko kideak ere joan dira autobusean: Xabier Zubizarreta, Amparo Lasheras eta Miren Legorburu ezker abertzaleko kideak, eta Arritxu Santamaria (Naziogunea).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.