Frantziako emaitzekin zerikusi gutxi dute Ipar Euskal Herriko militante sozialistenek: Benoit Hamonen mozioaren alde egin dute, gehiengo handiz. %19ren babesa jaso du Hamonek Frantzian eta Pirinio Atlantikoen departamenduan %41ekoa.
Delanoeren zerrenda izan da bigarrena, eta, aldiz, Royalenak botoen %10 baino ez ditu eskuratu.
Hamon PSren ezker hegalekoa da, baina, halaber, beren jarrera jakobinoengatik ezagun den Henri Emmanuelliren babesa du.