Ezenarro: "Batasunak NaBaiko ateak irekita dauzka bertako oinarriak onartzen baditu"

2011ko urtarrilaren 4a
13:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Aintzane Ezenarro Aralarreko eusko legebiltzarkideak gaur adierazi du "Batasunak NaBaiko ateak irekita" dauzkala, betiere koalizioko "oinarriak onartzen baditu eta betorako tentaziorik ez badu. Batasunari ez zaio bestelako plusik eskatuko".

Aralarreko kideak gogoratu nahi izan du Nafarroan 2003tik ari direla abertzaleen indar metaketa egiten, eta proiektu hori Nafarroa Bai dela. Orain arte koalizioan Aralar, EA, EAJ eta Batzarre alderdiak eta independenteak egon dira. 2011ko bozetan Batzarre ez da izango NaBain -IUrekin joango da-.

Ezenarroren ustez, "Nafarroan edozein abertzalerentzat [NaBai] koaliziotik kanpo hotz handia egiten du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.