Ezker abertzalea: "EAJk GALen aurrekontuak onartuko ditu Madrilen"

2008ko urriaren 20a
18:44
Entzun
EAJk Espainiako Gobernuaren 2009ko aurrekontuak onartuko dituela-eta -ostiralean oinarrizko akordioa lortu zuten PSOEk eta EAJk-, gogor kritikatu du hori ezker abertzaleak. "GALen eta salbuespen egoeraren aurrekontuak onartuko ditu", esan du Marian Beitialarrangoitiak. Idoia Iberok eta biek eman dute prentsaurrekoa, Donostian.

Haien ustez, Espainiako Gobernua da EAEn galdeketa debekatu izanaren "erantzule nagusia, eta EAJk azal dezala nolatan iritsi den akordio horretara". Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere eman beharko luke azalpenik, ezker abertzalearen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.