Ezker abertzaleak EA eta Aralarri galdetu die prest al dauden "ezkerreko espazio abertzale osoa" egituratzeko

2010eko apirilaren 30a
18:09
Entzun
Ezker abertzalearen iritziz, EAk eta Aralarrek gaur erdietsitako hitzarmenaren oinarrian "hauteskundeetarako beharrizanak" daude eta ez Nafarroan "aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko ereduari buruzko hausnarketa sakona". Horregatik, bi alderdiei galdetu die ea prest dauden "ezkerreko espazio abertzale osoa" egituratzeko.

Ezker abertzalearen ustez, "Nafarroaren eta Euskal Herriaren aldaketa sozial eta politikorako eztabaida zabal eta sakona sustatzea" da lehentasuna. Hala, "hauteskunde lehian oinarritutako eztabaidak" baino garrantzitsuagotzat jotzen du "ezkerrekoa eta independentista izanen den espazioaren egituratzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.