Ezker abertzalearen ustez, "EAJk bere burua PSOEri eskutik helduta salbatu nahi du"

2008ko apirilaren 10a
13:16
Entzun 00:00:0000:00:00
Marine Pueyo eta Shanti Kiroga ezker abertzaleko kideek kritikatu egin dute EAJ gaur, "badirudi-eta bere burua PSOEri eskutik helduta salbatu nahi duela, PSOEren proposamenari heldu egin diolako". Nafarroa Bai ere kritikatu dute, "ez duelako Euskal Herri osorako egitasmorik".

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentegaiak "Suarez, Gonzalez, Aznar eta aurrekoek bezala, Konstituzioa eta errepresioa" agindu arren, ezker abertzaleak horren aurrean hurrengo astean "erantzukizunez, ekimen politikoak" jarriko ditu martxan, "euskal estatuari ateak zabaltzeko aldaketa politikoa lortze aldera".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.