Ezker abertzalearen ustez, "elkarrizketa, negoziazioa eta akordioaren dinamika" behar da

2009ko uztailaren 29a
15:20
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ezker abertzaleak dio gaurko egoeratik "elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren aldeko dinamikara" pasatu beharra dagoela, "gatazka politikoari adostutako konponbidea emateko", eta bera prest azaldu da "harreman eta elkarrizketa politikoaren bideak" irekitzen saiatzeko.



Haren arabera, ETAk "konponbide negoziatua" nahi du, "Euskal Herriko indar politiko, sozial eta sindikalek protagonismoa izanda".



"Euskal Herriak Espainiako Estatuarekin daukan gatazka politikoa ez da amaituko ETA polizialki edo militarki bukatzea nahi izatearekin", eta historiatik "ondorio garbia" atera daitekeela dio: "ETA polizia bidez bukatu nahi izatea ameskeria da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!