Ezker abertzalearen zerrendak "xehe-xehe" aztertuko dituztela ziurtatu du De la Vegak

2007ko apirilaren 5a
16:47
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ezker abertzaleak datozen udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko aurkeztuko dituen hautes-elkarteak "xehe-xehe" aztertuko dituztela ziurtatu du Espainiako gobernuburuorde Maria Teresa Fernandez de la Vegak. Legezkoak ez badira ez dituztela onartuko erantsi du.

"Gobernuak hasieratik esan duen bezala ziurtatzen dizuet xehe-xehe aztertuko ditugula zerrendak, eta egon zaitezte ziur legea erabat betetzen dutenek soilik aurkeztu ahal izango dutela hauteskundeetara", esan du Pekinen, Txinan baita bisita ofizialean.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA