Falujan borrokak ez dira amaitu, eta 1.600 irakiar hil dituztela diote

2004ko azaroaren 17a
17:55
Entzun
AEBek Falujako erasoaldia amaitu zutela esan zuen Irakeko Gobernuak pasa den larunbatean. Egunak pasata, borrokak ez dira amaitu ordea, eta gaur gauean, esaterako, lau auzo bonbardatu dituzte, AEBek. Kassem Daud Irakeko Estatu Segurtasunerako ministroak atzo jakinarazi zuenez, hildako irakiarrak 1.600 dira.

Lekukoek esan dutenez, gaur gauean Al Askari, Al Sanai, Al Shuhada eta Al Jabeil auzoak bonbardatu dituzte AEBek.

Estatubatuarrek ere onartu egin dute, bart, morteroak jaurti dituztela Falujara. Hori bi helbururekin egin dutela diote: hiriko armak desegitea bat, eta astebete pasata tinko dirauten erresistentziako guneekin amaitzea bestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.