Hesteetako kirurgian adituek esan dutenez, eta presidente kubatarraren inguruko medikuen txostenen arabera, Castrok minbizia izango duela jakinarazi du Le Monde Frantziako egunkariak. Hesteetan izan duen odoljarioarengatik 80 urteko adineko bati ebakuntza arriskutsu bat egin behar izanak, minbizia duela erakusten duela esan du egunkariak.
Le Mondek adieraizi duenez, oraindik ez dakite odoljarioaren ostean jakin duten minbizia duela edo lehendik bazuten gaixotasunaren berri.
Goizean presidenteak berak idatzitako oharrean irakurri dutenaren arabera, gaixotasunaren inguruko xehetasunak gordeta daude erradiografietan, endoskopietan eta grabatutako materialetan.
Fidel Castrok minbizia duela esan du Le Mondek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu