Andoni Egaña. 48 urte, Zarautz (Gipuzkoa). Hura da Txapelketa Nagusiko egungo txapelduna. 1993an, 1997an eta 2001ean ere jantzi zuen txapela. Finalean zazpigarrenez izango da.
Maialen Lujanbio. 33 urte, Hernani (Gipuzkoa). Laugarren Txapelketa Nagusia du, eta 2001ean txapeldunorde izan zen. 2003an Gipuzkoako txapeldun geratu zeb. Hernaniko bertso eskolan hasitako bertsolaria da.
Amets Arzallus. 26 urte, Hendaia (Lapurdi). Hirugarrenez kantatuko du Txapelketa Nagusian. Iparraldeko txapelduna da. Hendaiako bertso eskolako irakaslea da.
Aitor Mendiluze. 34 urte, Andoain (Gipuzkoa). 2001ean eta 2005ean Txapelketa Nagusiko finalerako sailkatu zen. Gipuzkoako egungo txapelduna da. Hernani eta Andoaingo bertso eskoletan ibilitakoa da. Ikasle ez ezik, bertso irakasle ere jardun du.
Jon Maia. 37 urte, Zumaia (Gipuzkoa). Hiru aldiz abestu du Txapelketa Nagusiko finalean; horietatik bitan, Donostiako belodromoan. Zumaiako bertso eskolan aritutakoa.
Unai Iturriaga. 35 urte, Durango (Bizkaia). Egungo txapeldunordea da. Txapelketan parte hartu duen guztietan iritsi da finalera. Bi aldiz izan da Bizkaiko txapelduna. Durangoko bertso eskolan ibilitakoa.
Aitor Sarriegi. 32 urte, Beasain (Gipuzkoa). Txapelketa Nagusiko azken hiru edizioetan finalaurrekoetara heldu da, eta aurten ariko da lehenengoz finalean. 2007an Gipuzkoako Txapelketan finalista izan zen. Goierriko bertso eskolako kidea da.
Sustrai Colina. 27 urte, Urruña (Lapurdi). 2001 eta 2005eko Txapelketa Nagusietan finalista izan zen, eta Iparraldeko 2008ko txapeldunordea da. Hendaiako bertso eskolan ibilitakoa da ikasle eta irakasle.
Finaleko zortzi bertsolariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu